entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-Tsak 2004

Speaker Stack Commandments Earl Zinger

Elektronika CD
Behar bada, askori Earl Zinger izenak ez die ezer ere esanen. Aldiz, Galliano taldearen kapitaina izan zela esaten badugu, gehiagok ezagutuko dute. Izan ere, acid jazz deitu izan zenaren buruetako bat izan genuen beste banda batzuekin batera. Eta gustatu edo ez, acid jazza elektronikarako atea izan zen jende askorentzat. Eta Gilles Petersonek bere sesioei hitzak jartzeko (dj eta rapeatzailea ere bada Earl Zinger) erreklutatu zuela aipatzen badugu, orduan are gehiago izanen dira ezagutzen dutenak. Izan ere, gizon hau erreferentzia eztabaidaezina baita musika beltza berriaren baitan. Inongo konplexurik gabe, estilo desberdinen artean igeri egiten du disko honek, batik bat jamaikarrak, batzuetatik besteetara baxu lerro markatu batekin igaroz. Azken emaitza enpastatua eta koherentea da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.