entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Hasier Larretxea 2006

Silabario Pauline En La Playa

Pop CD
Leun, goxo, astiro datozkigu proiektu honetako laugarren lanarekin Alvarez ahizpak. Bihurri, zirikatzaile, era berean. Garai bateko Undershakers-eko proposamenetik guztiz aldendurik, musikagintzaren baitan bertze bide batzuk jorratzea deliberatu zuten. Eta biziki ongi deliberatu ere. Gaztelaniaz kantatutako indie-poparen baitan proposamenik intimo eta berezkoenaren aurrean aurkitzen baikara bertze behin. Egunerokoak magikotasunetik badu, orduan, Pauline en la Playa datorkigu gogorat, bertzeak bertze. Egunerokotasunaren sorginak ditugu, xamurrak. Hitzak, gainera ezin hobekiago hautatzen, txertatzen dituzte. Poetizatutako istorio xelebreak kantatzen dizkigute Silabario honetan. Berezko unibertsoa eskaintzen baitigute, maitasuna nehoiz baino hobekiago harilkaturik. Indie poparen baitan, pop intimista jorratzen duen taldea da, eta horren erakusgarri, adibidez, Hecha trizas kantua dugu. Baina ezin gara kanta bakarrarekin gelditu. Disko osoarekin, baina. Biziki ederra. Xarmanta. Lasaigarria, gozagarri ederra agudoegi bizi garen garai hauetarako.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.