entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2015-11-03

Shattered Reigning Sound

Garage, R&b, Rock-And-Roll LP/CD
Diskoa azala baino askoz ere erakargarriagoa da, bitxi bat da, ez izan dudarik. Diskoa azala baino askoz ere erakargarriagoa da, bitxi bat da, ez izan dudarik.
Grag Cartwrigh-ek (Oblivians, The Compulsive Gamblers) gidatzen duen Reigning Sound taldeak berriz egin du: Shattered, entzuteari utzi ezingo diozun iazko disko onenetako bat. Memphis-ekoen lehen LPa bost urtetan. Dotorea, neurtua, organikoa eta konposizio ederrez josia. Ez bilatu Cartwrigh-en antzinako zatarkeri punkzalea, ez baituzu aurkituko. Lirikotasuna eta konponketa xamurrak eta argiak gailentzen dira hemen.
Hala ere, garage/R&B kutsuko pieza batek irekitzen du diskoa (North Cackalacky Girl). A aldean, Amerikako barrunbeetako roots-rocka aurkituko dugu, folkera gerturatuko da ere, eta epel eta xamur, If You Gotta Leave, Once More edota Never Coming Home harribitxiak oparituko dizkigu. Flipatzen jarraituko dugu beltzera jotzen duenean ere (soulera eta rhythm and bluesera, alegia, nahiz eta, egia esan, disko osoan zehar geruza beltz bat dagoen): You Did Brong (garage-soul pieza ederra) edota Baby It's Too Late. Eta azken bi kantuetan
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.