entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Etxeberria 2004

Seven Principles of Leave No Trace Edison Woods

Kantautore CD
Emozioz beteriko egun zorrotz eta gogorretan, askotan ezin izan dugu gure burua arazotik aldendu. Liburuak eta telebista kateak ez dira gaur ihesbideak. Baina gure kutxa txikian badugu kontrapozoia momentu latzetarako. Gaueko elikadurak (eduki ezkero, noski) alde batera utziz, portada beltzeko CDa ateratzen dugu eta bira egiteko agintzen diogu. Abeslaria hasi bezain pronto, gure gorputzak lasaitasuna sumatzen du bere barruan. Emakume-ahotsaren leuntasunak beti izen famatu eta zirraragarriak dakartza gure burura (Katrina Mitchell, Moe Tucker, Georgia Hubley), eta une hauetan positiboa da sentsazio onak berreskuratzea. Instrumentu gutxirekin emozioak beti errazago agertzen dira, eta Edison Woodsen disko honetan abesti gehienak piano soil baten laguntza dute. Gero, atzealdean, soinu elektroniko batzuk, korda bakartiak txirristaka eta beste osagarriak, eta punta puntakoak izan gabe, berritasun tankerak ematen diote disko xarman honi.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.