entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2005

Separate Ways Teddy Thompson

Askotarikoa CD
Joan den urteko hondarrean plazaratu zuen Thompsonek bere bigarren diskoa. Harritzekoa bada ere, kostata lortu zuen norbaitek argitaratzea. Antza denez, inork ez zuen diskoa ekoiztu nahi, eta grabaketa zigilutik zigilura ibili zen, norbaitek altxor txiki bat zuela konturatu zen arte. Ze, Separate Ways honek maisuki jolasten du akustikotasun barnerakoiaren eta elektrizitate indartsuaren artean. Thompsonek britainiar folka, rocka eta bluesa elkarlotzen ditu bere lana osatzeko. Horretarako bere guraso mitikoaren (Richard Thompson, Fairport Convention ohia) eta Rufus Waingwright-en laguntza izan du, besteak beste. Aipatzeko modukoa iruditzen zait, bestalde, azken Oscar sarietan jatorrizko soinu banda onenaren saria jaso zuen Brokeback Mountain filmeko bi abestitan ahotsa jarri zuela Teddy Thompsonek.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.