entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2008

Selected Ambient Works Vol. I (85-92) Aphex Twin

Elektronika CD
1992an 20 urteko DJ gaztetxo batek argitaratu zuenetik zeresan etengabea eman du disko honek. Bere inguruan sortutako ospea, mirespena eta oihartzuna handitzen joan dira urteak pasa ahala. Ez dira gutxi, historian egin den elektronika/dance diskorik onentzat hartzen dutenak (Rockdelux-ekoak urrutirago joan gabe). Eta guzti hori nahikoa ez bada, denbora luzez erabat agortuta, disko aurki ezina izan da (Internet-eko deskarga eta e-bay modukoetan izan ezik, noski) eta horren ondorioz pixkanaka-pixkanaka bere mitoa eta misterioa are gehiago puztuz joan dira.
Diskoaren inguruko mitoa handitu den bitartean bere egile den Richard D James azti elektroniko galestarrarenak gauza bera egin du, zalantzarik gabe. Ambient Works 1 honekin mundu mailan ezagutzera eman zenetik, jarraitzaileen kopurua handitu ahala, aurkezpen publikoak murrizten, konfusioa areagotzeko ezizenak erabiltzen eta orokorrean bere inguruan laino ezkutatzaile eta era berean oso erakargarri bat sortzen joan da kontu handiz Aphex Twin jauna. Ulertzekoa da beraz, berrargitalpen honen inguruan sortu den ikusmina.

Istorioak istorio eta ondorengoak alde batera uzten saiatuz, edertasunez beteriko lan txundigarria dela onartu beharra dago. Askotan lan onenekin eta aurrerakoienekin gertatu ohi den bezala, bakardadean, munduaren zaratatik at pixkanaka eta norberaren sena besterik gabe jarraituz egindako lana. Richard James-ek haurtzarotik erakutsi zuen bai musika baita elektronikarako grina eta 13 urte besterik ez zituela hasi zen ordenadorean (berak software-a idatzita) lortzen zituen soinuak kaseteetan grabatzen. Etxean egindako lan horien bilduma da Ambient Works. Eta sinistu ala ez Brian Eno-ren ambient soinu asmakizunaren ildotik, Cluster eta antzeko alemaniar elektronika aitzindarien ikuturen bat edo beste emanez, erritmo house edo acid garaikide batzu gehituz eta guztiaren gainetik bere inspirazio, ikuspegi eta jenio paregabeaz musikaren historia aldatuko zuen disko bat oparitu zion munduari 20 urteko mukizu hark. Esan bezala, diskoak ambient-aren goxotasuna eta techno-aren erritmoak bateratzen zituen. Baina batez ere aukeraz betetako ate berri bat ireki zion
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.