entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2007

Sei Caf

Askotarikoa CD
Sei Cafe Teatro seikote gipuzko-naparrak Foehn kataluniar diskoetxerako grabatzen duen bigarren lana da eta hirugarrena beraien ibilbidean. Lan borobila, anitza eta maisutasunez landuta, baina motza. Bai, motza egiten zait niri, gogoak gehiago eskatzen dit. Abestien planteamenduak, aurkezpen misteriotsu eta geldoak denbora eskatzen du erabat hausnartzeko, erabat blai uzteko.
Zurrunbilo leun batek estaltzen ditu pieza guztiak (10 guztira) bai elektronika, bai akordeoi edota teklatua. Haren gainean gitarra akustiko, elektriko eta haize instrumentuez doinuak margotzen dituzte. Modu sakabanatu eta askeaz batzuetan, zehatzago bortitzago, tentsio edota erritmo indartsuagoz beste batzuetan. Dotoretasunez beti, sentsualitate oroitarazte batez jantzirik. Jazzaren gau-klub hiritar giroari, folkaren epeltasuna, lurrerako atxikipena kontrajartzen zaio, hondartzan izarren azpian bukatzen den gau horietako batean bezala. Gitarra eta tronpeta haserrealdi tentso eta aske bat edo besteari elektronika eta kanpo grabaketen alfonbra biguna eskaintzen zaio. Alde batetik giro edo ambient musika dela esan daiteke, baina ambient musika hoberenak eta interesgarrienak ohi duen bezala ez du erabat atentzioa musikatik aldentzen uzten, beti dago aurkitzeko eta dastatzeko oparitxoren bat eta denboraren poderioz pixkanaka doinuak bere muina azaltzen joaten dira.
Bere edertasunaz jabetzen zarenerako eta leporaino murgilduta sentitzen zaren unerako bukatu egiten da diskoa. Lelo moduan CD ekipoari edo ordenadoreari begira sinistu ezinik gehiagoren eske gelditzen zara. Horregatik diot motz egin zaidala, plazereko unerik gozoenean eskutatik alde egin baitit. Baina, beharbada, hala behar du izan hurrengo disko baterako, hurrengo kontzerturako gosea piztu eta areagotzeko. Ez gehiegi itxaron mesedez!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.