entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 1995

Saudade Le Mans

Pop CD
Nostalgiak eragin dezakeen malenkonia bezalatsua da Saudade diskoa. Barnerakoia, bakarrik entzutekoa, tristea, biluzia, artifiziorik gabea. Sinesgarria lehen negarretik (Desaliento) azken malkoraino (Paramour). 1995ean argia ikusi zuen estreinako aldiz eta orain Madrilgo Elefant records diskoetxeak berrargitaratu du digi-pack formatuan (berriz masterizatua eta Javier Aranburuk moldatutako azal txukunarekin dator). Kasik hamar urte pasa dira Ibon Errazkinek eta Teresa Iturriozek abesti sorta hau idatzi zutenetik. Baina susmoa dugu Saudade denbora gabekoa dela, esan nahi baita zahartuko ez dela urteen poderioz. Zahartzen ez diren moduan Saudadek biltzen dituen izakien kezka unibertsalak: amodioa, desamodioa, tristura, nostalgia
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.