entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2006

Saturday Night Lotion Plump Dj

Elektronika CD
Larogei eta hamar hamarkadaren bukaera. Erritmo hautsiek Europako dantzaleku asko bereganatu dituzte. Euskal Herrian erritmo horien itzala ere ez dugu sumatzen, festa ilun eta ezkutu batzuetan ez bada behintzat. Badira estiloak Europako beste lekuetan arrakasta handia lortu dutenak (baita maila komertzialean ere) eta gurean apenas oihartzuna izan dutenak. Breakbeat erritmoaz ari gara adibidez. Fat Boy Slim-en iragarkietako musika kenduta nork ezagutzen du breakbeat bezala kontsideratu daitekeen musikarik? Eskerrak gure artean erritmo hautsien arakatzaileak ere baditugula. Doinu horien zaletuen artean, azken urteotan arrakasta asko izan dute Plump Dj-ko lagunek. Besteak beste, Fabric-eko klub ospetsuan egindako sesioengatik ezagunak, breakbeat eta techno erritmoen arteko harreman estua lortu dute. Asko dira orain artean kaleratu dituzten Cd sesioak eta oraingo honetan, aurrekoetan egin bezala, beraien konposaketa propioak pintxatzeaz gain (gehienak), Freestylers, Lee Combs, Madox edo Twister bezalako jendearen erritmoak nahastu dituzte. Gogorra eta erritmikoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.