entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Julen Azpitarte 2007

Sapos y Culebras Luis Vil

Rock CD
Amurrioko musikaria Australiako rock and roll zale sutsua da. Tex Perkins, Kim Salmon edota askoz ezagunagoa den Nick Cave bere kutunen artean daude. Sapos y Culebras honetan aipatu munstro basati eta lokaztuen rock and roll hezearekin bustiriko dozena bat kantu bildu ditu. Vilek gaztelaniaz abesten du, ondorioz Corcobado eta antzeko rock croorner-en oihartzunak gogora ekartzen ditu. Kantu landuekin osaturiko diskoa da. Gitarra, bateria eta baxuaren lana soinu horma eraikitzea da, Luisen ahotsa eta hitz poetikoak nabarmentzen diren bitartean. Ahotsaren presentzia handiegia da aipatu soinu pareta horren kalterako, agian grabazio kontua izango da. Hala ere, Luis ezagututa ziur naiz zuzenean gitarrak ozenago entzungo direla. Rock and roll disko iluna da, ilunpean entzuteko.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.