entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2012/11/13

R.I.P Actress

Elektronika CD-BINILOA
Azala. Azala.
Musika elektronikaren alorrean, beste edozeinetan bezela denetatik argitaratzen da. Ona eta txarra, eskasa eta nabarmena eta gehienetan atsegina baina erraz ahazten dena. Baita diska aspergarriak ere. Rock munduko birtuoso petral bakoitzarentzat elektronikak badu bere burua jeniotzat duen "ameslari"-ren bat. Are gehiago esango nuke, elektronikak izatez duen kutsu abstrakoaren eraginez, "traszendentzia" tuntunean erortzeko arrisku handiagoa du oraindik. Baina horrexegatik ere, puntu egokia aurkitzen duenean, beste inor ez bezelako identifikazio sentsazio intimoena eta hunkigarriena sortarazteko gaitasuna du.
Burutapen hauek datozkit burura, Darren Cunningham aka Actress-en hirugarren diskoa den R.I.P niregan izan duen berebiziko eragina azaltzen saiatzean. Itzela, ikaragarria eta benetan KLASIKOA (zentzurik hoberenean noski) iruditu baitzait barnean gordetzen duen musika. Estruktura, ehundura, hots eta erritmo anitzen arteko talka eta kontraste harrigarria da bai, baina, aldi berean, bere osotasunean koherentzia sendo eta harrigarria duen eraikina ere.
R.I.P benetan beste planeta batetik edo beste dimentsio eta garai batetik datorren diskoa dirudi batzuetan. Liluratuta eta, aldi berean, erabat ulertzeko gai ez zarela sentitzen zara bere aurrean. Aphex Twin edo Burial lehenengo aldiz entzun nituenetik ez dut uste antzekorik sentitu dudanik.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.