entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Etxeberria 2006

Puzzles Like You Mojave 3

Pop CD
Nola jaso eguzkiaren onurak negu itxian, kanpoaldea euritsu dagoenean eta barruko hezurrak hezetasunez blai daudenean? Bide errazena ultramorezko makina baten azpian jartzea izango litzateke. Baina honek kanpoaldea bakarrik aldatuko luke. Nahikoa gaur egungo azaleko eta funsgabeko bizitza asetzeko. Beste aukera, askoz zailagoa (norbanakoaren esfortzua behar da, hortxe dago gakoa), barneko tristura asetzea edo alboratzea izaten da. Askotan bi aditzak bata bestearen parean doaz. Eta horretarako nahiko onak izan ohi dira Mojave 3 taldeak proposatzen dituen sendagaiak. Baina oraingo formula erabat ezberdina da. Hobea? Aurrekoa baino askoz alaiagoa, hori bai. Badirudi Nick Drake, Neil Young eta AEBetako giro lasaiak alde batera utzi dituztela, beren gelako hormetan Teenage Fancluben posterrak jarri dituztelarik. A ze melodia jarioa! A ze alaitasuna jotzen! Nolako kutsakortasuna! Diskoaren bukaeraraino irribarretsu goaz, gorakadak gozatzen, xehetasunekin primeran pasatzen. Udaran gehien entzun dudan diskoak negua nirekin pasako du, eta hurrengo udaberria, eta...
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.