entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2014-07-29

Oroimenen mosaikoa Nabil

ROCK
Oroimenen mosaikoa diskoaren azala. Oroimenen mosaikoa diskoaren azala.
Lekeitioko Nabil taldeak 2007an argitaratu zuen bere estreinako diskoa: Bere begiei, Ura elementuan oinarritutako abesti sorta zekarrena. 2010ean Egunsenti bat lez bigarren disko luzeak ikusi zuen argia. Orduan, Lurra izan zen gai nagusia. Hirugarrenean berriz, Airea da ardatza. Oroimenen mosaikoa hamar abestiz osaturiko lan kontzeptuala da, beti ere iraganera begira, non sentimenuak, maitasuna, barrukoak... kantuen bidez askatu dituzten.
Nabil taldeak pop-rockaren eremuetan hegan egiten du Oroimenen mosaikoa diskoan. Goibel antzean ekiten diote diskoari (Halako egunen baten) eta rockean ongi moldatzen direnaren abisua segituan dator (Nekea). Gero, Ken Zazpiren trazak aurkitu ditugu Abendua zen abesti atseginean; 90etako soinu paleta atera dute (Inoiz ez) eta Pearl Jam ekarri digute gogora Belarren usainean kantuaren leloak eta bukaera indartsuak. Post-rocka ia ukitu gabe ferekatu dute Gogoeta panoramikoa-n, diskoko piezarik onenetarikoa, edota elektronika baliatu dute, lehen aldiz, Igande goiz hontan kantuari ukitu garaikidea emanez, baina multzoaren soinu koherentzia galdu gabe. Ordea, gutxiago konbentzitu gaitu Porturik gabeko marinelak-ek. Melodia gozoegia akaso?
Dena dela, lan txukuna egin du Lekeitioko taldeak. Gitarren zein baxuaren soinu eta ehundurak gustatu zaizkigu, abesti eraginkorrak eraiki dituzte (batez ere, rockaren ildokoak estimatu ditugu) eta, oro har, emaitza borobila lortu dute.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.