entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2004

Oraindik ametsetan Victor de Diego Group

Jazz CD
Bilboko saxo joleak jazz musikan sakontzen duen lan berria kaleratu du Gaztelupeko Hotsak-ek bere Errabal azpizigiluaren bidez ekoitzitako lanean. Joaquin Diaz pianoan, Curro Galvez kontrabaxuan eta Marc Ayza baterian izan ditu taldekide Bartzelonan eginiko grabaketan, bertan baitarama De Diego aspalditik jazz musika jorratzen. Saxofoi-joleak zortzi abesti bildu ditu Oraindik ametsetan diskoan, eta horietatik hiru euskaraz izendatu ditu: Hori da, Lortzeko bidea eta Baketsu, guztiz instrumentala den lan interesgarria osatzeko. Izan ere, De Diegoren jazza izen handienen musikatik edaten badu ere (Bird, Miles, Coltrane) eragin garaikideetara hurbiltzen da, tartean balada melodikoak eta erritmo funki batzuk txertatuz.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.