entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

One way ticket to hell... and back The Darkness

Rock CD
Infernua hala paradisua? Galdera behin baino gehiagotan egingo zioten Darkness taldeko kideek beren buruari. Arrakasta handia lortu zuen Permission to land (2003) aurreko diskoak eta honekin presioa ere handitu egiten da hurrengo diskoaren abestiak idazterako orduan. Hala ere, ez dirudi ezerk gelditu dezakeenik makina hau, jada makina geldiezina bilakatu delako. Betiko rock baziloi eta punteoz kargaturik, Roy Thomas Baker ekoizlearengana jo zuten (Free, The Who, David Bowie...) eta, noski, honela ez dago huts egiterik. Bizia eta indartsua da britainiarren lan berria. Bizioz betea baina garbia beraien zikinkeri guztiarekin ere, non balada pedanteenak ere (Dinner Lady Arms edo Seemed like a good ide at the time) barruraino sartzen diren horietakoak diren. Agian punteoak ahots eta koroekin egiten dituen munduko talde bakarra da honako hau, Justin Hawkins abeslaria sendo azaltzen delarik horren gustuko duen joeran. Rock gogorretik (Is it just me?) kantu melodikoagoetara jauzi egiten dute (Knockers) amildegian erori gabe. Momentu farreroak ere badituzte (Girlfriend), eta dena biolin eta neurtutako konponketek hornituta, bat aspertzera heldu gabe. Handiak izaten hasi dira.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.