entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

One Two Three Four Linda Draper

Pop CD
Mingarriak diren heinean egiten zaizkigu ezinbesteko Linda Draperen doinuak. Folk eta poparen arteko nahasketaren alderdirik gordinena entzun daiteke One Two Three Four diskoan. New Yorkeko estudio ezberdinetan grabatu duen lan honetan, Kramer (Low, Galaxie 500) aritu da ekoizpen lanetan. Bere lana abestiek erakusten duten konponketa dotoreetan nabari daiteke. Flauta, pianoa, akordeoia edo kanpaiak bezalako osagaiak izan dira konponketa horiek egiteko instrumentuak, giro intimista bat erantsiaz diskoari. Bere ibilbidean laugarren disko luzea du honakoa, 2001az geroztik lanak argitaratzen baitabil. Bere musika ez da horren errez iristen gurera, 2005eko hasieran kaleratu baitzen disko hau. Zorionez beti horren erakargarri den Mushroom Pillow-ren eskutik iritsi zaigu, urte bateko atzerapenaz bada ere. Malenkonia eta nostalgia kutsu bat du abesterako orduan eta bere hitzek bizitzako alderdi ilun eta pozgarrienen artean nabigatzen dute. Eroso entzuten den disko horietako bat da honakoa, bestelako zailtasun gabekoa eta entzun ostean asetzen gaituzten horietakoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.