entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Novo tropicalismo errado Coconut

Rock CD
Liars bezalakoek eraiki duten eskolatik edaten dute hauek: egitura hauskorrak, kantu biziak eta zarataren erabilera kantuen onurarako. Jens Neumaier (12 Twelve), Mike Alemany eta Alejandro Mazzoni arduratu dira grabaketa sesioetaz. Bcorek azkenaldian erakutsi duen soinu berrien bilaketa horretan kokatu ditzakegu hauek ere, nahiz eta ez duten zerikusirik Linn Youki Project bezalakoen musikarekin, gauza berriak bilatu eta asmatzeko arima bera erakusten badute ere. Egia esan, ni bezala ohituta ez dagoen batentzat konplikatua egiten da disko honetako kantuetan kokatzea edo bere lekua bilatzea. Minutu eta bi minutu arteko abestiak aurkitzen dira hemen. Garrasi egiten dute abestu beharrean eta hori noski, belarriak horretara ohituta ez dituen bati zaila egiten zaio. Baina, era berean, iruditzen zait horrelako doinuak gustuko dutenentzat (agian zu zeu) ongi egon daitekeela. Izan ere sinesgarriak egiten diren kantuak dira honakoak, saiakera sinpletik haratago doazenak eta maindire tropikal batean babesten direnak. Diseinuari dagokionez Arnau Salak egindako marrazki erakargarriz josita dator diskoa. Hori bai, maitasun-gorroto istorioak sortuko dituen lana da hau gustuko duten eta ez dutenen artean. Pasio handiak horrelakok izaten dira.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.