entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2005

Nomad Songs Micatone

Elektronika CD
Berlin inguruan sortutako seikote honek bere hirugarren diskoa plazaratu berri du. Micatone nu-jazz eta downtempo elektronika musikaren ildoan mugitzen da, Jazzanovak egiten duenaren antzera. Nomad Songs honek Tortoisen moduko musika moldaketak (Where I am: Part 2), reggae erritmoak (Trouble Boy), balada gazi gozoak (Where I am & You have taken all) eta folk doinuak (Nomad & Mars Reprise) dakartza. Oro har soul-elektronika estiloaren barruan koka daiteke lan hau. Aipagarria da instrumentu guztiak zuzenean grabatu direla estudioan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.