entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton iturbe 2013/06/8

No Answer: Lower Floors Wolf Eyes

Elektronika
Wolf Eyes taldearen azken diskoaren azala. Wolf Eyes taldearen azken diskoaren azala.
Musika industriala, 70. hamarkadaren bukaeran punkaren eztandaren uhinaz baliatuz Ingalaterran sortu zen korronte bat dela esan daiteke. Funtsean eta nolabait azaltzearren, estiloaren aitzindari izan ziren Throbbing Gristle moduko taldeek, punkaren jarrera oldarkorrari, instrumentazio elektronikoa, zinta magnetoskopikoen manipulazioa eta garaiko fabriken zarata trumoitsuan inspiratutako soinuak gehitu zizkioten.


Musika industriala ez da atsegina edo entzuteko erraza, modu konbetzional batetan behintzat. Beraz, pop/rock munduaren lurrazpian mugitu izan da beti, askotan kasetean egindako argitarapen oso murritzetan gainera. Baina bere eragina sakona eta zabala izan da eta gaur egun indar handiz bizirik diharduela esango nuke.

AEBtan adibidez, Michigan-eko Ann Arbor hiriaren inguruan sormen gune garrantzitsuenetako bat dago eta Wolf Eyes taldea da horren adierazle nagusia.
Wolf Eyes-eko mutilek 10 urte baino gehiago daramatzate milaka CD, disko, CD-R eta kasetetan, zarata industrialaren birusa moldatzen, hazten eta munduan zabaltzen. Bakarlari moduan eta kolaborazioetan ere aritu izan dira, etengabe lanean. Beraien diskografia osoa entzun eta hausnartzea bizitza oso batetako lana denez, atera berri duten No Answer: Lowe floors bihotz-bihotzez gomendatuko nuke talde miresgarri honek egin dezakenaren adierazle borobilena bezala.
No Answer: Lowe floors
zaratan eta zaborrean oinarrritutako diskoa da noski. Baina aldi berean generoa gainditzen duen dotorezia eta perfekzioa du eta nere ustez, zalantzarik gabe aurten egingo den rock

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.