entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2005

Naked Benjamin Zephaniak

Kantautore CD
Musika, gustu kontua dela esan ohi dugu beti. Musikan, sonoritatearekin batera beste hainbat osagaik dute garrantzia. Kantuetan, letrak dituztenean, letra horien edukiak garrantzia izan dezake kantu bat gustatzerako garaian. Hau da, kantua behin entzunda musikalki gustatzen bazaigu eta era berean letra ulertu eta hau ere atsegin badugu, kantu borobila izango da. Letra ulertu gabe, kantu bat ere gustukoa izan daiteke (askotan gertatzen zaigu). Eta letraren arabera, ziurrenik, kantu bat gehiago edo gutxiago gustatuko zaigu. Normalean, letrari baino musikari ematen diogu garrantzi gehiago. Gehienetan, ulertzen ez ditugun hizkuntzetan entzuten dugulako musika izango da. Benjamin Zephaniah olerkigilea da. Olerkiak musikarekin janzten ditu eta bere diskoak entzunda, musikak baino, hitzek garrantzi gehiago dutela esango genuke. Naked izeneko diskoan, zaila da aurreko diskoetako reggae doinuak antzematea. Doinuak garratzak dira oso, eta letrak berriz, gordinak. Diskoarekin batera doan liburuxkan irudiak doaz. Pentsatzera behartzen zaituzten irudiak, eta hitzak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.