entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
txabi@funtsak.net 2005

My Machines Princess Superstar

Elektronika CD
Pop garaikideenak terroristarik bilatuena izendatu beharko balu, Princess Superstar titulu hori irabazteko hamar hautagaien artean egongo litzateke. Freak bezain garratza, My machine diskoa farandula musikalaren barruan dabiltzan pertsonai freakyenetako baten profezia musikala da. Tipoa Conccetta Kirschner da, New Yorkeko artista egodun eta anti heroia, Princess Supertsar ezizenaren atzean ezkutatzen dena. Diskoa, abesti eta hitz parrasta apokaliptikoen nahasketa bat da: hip-hop, punk, Miami bass, dub, techno eta rock and rollaren metaketa futurista eta suntsitzailea, Arthur Bakerrek oso ongi ekoiztutakoa. Disko honetan kolaboratzaile ezagunek parte hartu dute, hala nola Todd Ferry, Junior Sanchez, DJ Mighty edota Armand Van Helden musikariek. Abesti suntsitzaile eta probokatzaileenetako batzuk sinatu dituzte hauek. Munduaren amaierarako groove sintetiko eta kutsakorra.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.