entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-tsak 2004

MTV Mash presents !K7 Trash Askoren artean

Elektronika CD
Egia esateko, hemen mintzagai dugun gisako saio gutxi argitaratzen dira. Izan ere, musika arloko edozein kode deontologiko gainditzen duen bihurrikeri artistiko baten aurrean gaude.Disko jartzaile eta bere eginkizunetaz ari gara noski. Errudunak dj Sst eta Superdefekt alemaniar gupidagabeak dira. Biak ere, bootleg-zale amorratuak eta cross fadder-aren izpiritu bihurriak. Bada, oraingoan K7 zigiluko katalogoaren zati handiena moldatu dute ordu batean: 42 kantu bikain hartu eta labanaz josi, filtratu, moztu eta itsatsi egin dituzte, horietako asko kasik ezagutezinak bihurtu arte. Momentu ikaragarrizkoak daude, esaterako, Dani Sicilianoren estertore sonikoak antzematen dituzunean, edota Peace Orquesta, Jaime Lidell, Nick Holder, Chicken Lips, Tosca edota Terranovaren soinuak, besteak beste. Entzun eta baloratua izateko dohaina duen bitxikeria.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.