entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Etxeberria 2005

Mara mara Elurretan

Pop CD
Asko egin behar dugu atzera horrelako disko bat gure kultur ttipi baino borrokazalean aurkitzeko. Elurretan taldeak, Goierriko bikote popzale amorratuak, bere lehen lan luzea atera du eta gure txalo zaparrada segidan jaso dute. Kritika egileak, lehenik eta behin, musikazale gogobeteak gara eta. Elurretan taldearen lehen lan luzea dela esan dugu orain arte talde honek disko txikiak atera dituelako. Txikiak abestiak zenbatzerakoan, baina gaur egun dastatu dezakegun abesti sortaren ezinbesteko haziak. Aurreko lanetan aurki ditzakegun indie-pop tankerak badute bere txokoa Mara-mara diskoan, nola ez. Ezin da bakoitzaren historia baztertu. Bihar ere (Manoukianen nahasketa berriarekin) eta Jakin gabe zergatik adibide izugarriak dira melodia, poztasuna eta pop estiloa biltzeko orduan. Errazena bide hauek segitzea izango litzateke. Baina Elurretan taldeko partaideek nahiago izan dute, abileziaz eta popa ahaztu barik, bere estiloa ireki eta aberastea. Horrela dastatu ditugu neska kolaboratzaileen ahots gozoak, country tankerako melodia samurrak (Opari bat), malenkoniaz betetako poxpolinak (zer polita den, Zerekin amets eta Bizipoza), power pop tankerako gezi trebea (Liburua) eta psikodelia pixka bat (Maskara gorrien dantza). Denak hitz mamitsuekin, benetako egunerokotasunez beteta. Amodio eza eta amodio eztandei abestuz, malenkonia eguneratuz kaleko poesia erabiliz (ez, ez dugu rapa esan nahi, txo, ezta kantautore sakonen hitz jario ofizialak). Eta batez ere, disko honek
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.