entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-tsak 2005

Mahogany Vibes Roy Ayers

Askotarikoa CD
Joan den Jazzaldiak Roy Ayers (jazz funkaren erregeetako bat) zuzenean ikusteko aukera eskaini zigun, bere egundoko planta karmatikoarekin eta musikari bikainez inguratuta. Musikari talde horrek laguntzen du Ayers bere disko berrian ere, non abesti zaharrak eta berriak biltzen dituen, hip-hop bezalako soinu garaikideetara hurbiltzen delarik, beti ere propio dituen nabardura pertsonalak alboratu gabe. Pieza zaharren artean, Searching nabarmendu behar dugu berriz ere, oraingo honetan Erica Baduk kantatua, sinbiosi ia perfektua lortuz. Everybody loves the sunshine ere azpimarratzekoa da. Argitaragabe zituen bitxien berreskurapenaren ondotik (duela hilabete batzuk CD formatuan argitaratuta), Roy Ayersen egungo soinua ez da lehen aldian finkatzen (nahiz eta oso ongi egin zezakeen gauza izan), aitzitik, bilatzen segitzen du eta soinurik lurrazpikoenekin kezkatzen da. Eta hori, bere adina eta ospeari erreparatuta, eskertzekoa da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.