entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antxon Ugarte 2005

Lullabies To Paralyze Queens of The Stone Age

Stoner&rock CD
Hermano ez da rock talde bat. Mila kilometrotara bizi diren senar-emazteak ez senar ez emazte diren modu berberean. Nahiz eta John Garciak ahots ederra ukan. Brant Bjorkek Fu Manchu utzi zuenetik badirudi ez duela rockaz gehiegi jakin nahi. Bere bakarkako disko bakoitza musika mota bestelakoei eskainia da. Oliveri eta Reeder baxu joleak K.O. utzi dituztela esango nuke. Lehenengoa gitarra-jole eta abeslari ilegorriak berak eta bigarrena nork eta guztien artean Metallicak (politegia agian). Hernandez bateria-joleak 80ko hamarkadako bere talde Yawning Man berpiztu du. Ea nortzuk diren? Kyuss-ekoek azken albumean haien abesti Catamaran jo zuten. Hor bai, baina ohartuko al gara? Beraz QOTSAri dagokio jendaurrean erakustea rocka egun ez dela anakronikoa. Garai elektroniko-informatiko-digitalean erran nahi da. Horrexegatik iruditzen zait hain aproposa Billy Gibbons ekartzea disko berrira kolaboratzaile. Batetik, U2k sekula ez duelako egingo. Eta bestetik, ZZ Top delako QOTSAren aurrekaria, bai estetikoki (musikalki) bai marketing jarreran ere. 70eko hamarkada amaieran rock gogorreko talde gehienek lurra jo zutenean disko musikaren mende, ia ZZ Topek bakarrik eutsi zion rock garaikide izateari.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.