entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2006

L Miossec

Rock CD
Luzaz, Miossec-ek ez du abestu. Goragalea zeukan. Odola eta digeritu gabeko hitz nahasiak botatzen zituen. Komun-ontziaren aitzinean belauniko, gauzak erran behar ziren. Berdin zen nola. Horrela, Boire lehen diskoa (kantatzen ez zekitenentzat itxaropen iturri) harrigarria izan zen. Baina laster, apainketa ezak kalte eginen zion hitz ilun jario horri. Bai, Miossec-ek gramatika leherrarazten eta frantses kantagintzaren ohiturei desobeditzen jarraitzen zuen. Desoreka nabarmenegia zen baina hitzen ausardiaren eta musikaren ahuleziaren artean. 1964 deitu aitzineko diskoan, melodien mendekua etorri zen. Horrela, Brest edo Rester en vie bezalako kantuetan, hitzen eta musiken arteko lehiari esker, askoz ere maila goragoa lortu zuen kantari bretoiak. L
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.