entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Lost and found Daniel Johnston

Kantautore CD
Abeslari zuzena da Daniel Johnston, pentsatzen duena arazorik gabe abesten duten horietakoa. Maitasunari buruz kantatzeko edo bere gogoetak kantatzeko erabiltzen ditu bere hitzak eta hori da hemen aurkitzen duguna: maitasunaren bilaketa, batzuetan irabaziz eta besteetan galduz. Ez da musikari perfektua, hortaz, perfekzioa gustuko dutenek gorrotatu egingo dute. Baina talentu berezia erakusten dute bere kantuek. Gainera, ez ditu eraginak ezkutatzen The Beatles abestian erakusten digun moduan. Bere kantuak entzutean Beach Boys bezalakoak gogoratuko ditugu momentu batzuetan. Lost and found disko berrian betiko eragin klasikoa erakusteaz gain, oso berea duen abesteko modu berezi eta hauskorra entzungo dugu. Try to love-ren titulu soilak argi uzten du balada borobila dela. Lonely song jolasgarria da eta Haunt eroa. Abesteko modu pertsonal zein interesgarria erakusten digu Daniel Johnstonek eta diskoa entzun eta gero argi geratu zaigu nola lortu duen Sonic Youth, Beck edo The Flaming Lips bezalakoen kuttuna bilakatzea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.