entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2004

Loops from the Bergerie Swayzak

Elektronika CD
David Brun Brown eta James Taylor-ek osatzen duten proiektuaren laugarren diskoa dugu hau. Titulua 60. hamarkadan Serge Gainsburg-ek landutako Les loups dans la Bergerie soinu bandari omenaldi antzeko bat bezala ulertu behar dugu. Musikalki ez bilatu bi proiektuen arteko antzekotasunik, ez baitago. Montpellier aldean dagoen jauregi bat omen da Bergerie, 2003ko udan grabazio estudio bilakatu zutena Swayzak taldeko kideek beraien lan berria lantzeko. Bertan gauzatu ziren diskoko lehen ideiak. Nahasketa eta azken ekoizpenak beranduxeago London aldean gauzatu zituzten. Istorio polita beraz disko honen atzean aurkitzen duguna, azkenaldian elektronikaren alorrean eskuratu dugun disko erakargarrienetako bat. Ia-ia taldekide bilakatu den Kenny Paterson izan da ekoizpenari heldu diona (besteak beste, Placeborekin lan egindakoa). Aurretik batera lan egin bazuten ere, oraingoan badirudi bere arrastoa handiagoa izan dela. Diskoak soinu analogikoagoa lortu du, digitalak beste maila batean gelditu direlarik. Horren modan dauden 80. hamarkadako doinuek presentzia gehiago dute oraingo hamar abestietan. Kantu biziak
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.