entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2004

Kultura-Diktadura Kultur Shock

Metal CD
Kultur Shock taldeak egiten duenari gipsy-metala deitzea egokia deritzogu. Ez dugu guk asmatu termino hori, ez horixe. Baina ijitoen soinu tradizioa eta rock gogorraren arteko uztarketa erakargarria ematen da talde honen baitan. Emaitza erakargarria ez ezik, indartsua ere bada, folkaren alaitasuna (Europa Ekialdeko eskalak eta ahots modulazioa) eta metalaren energia biltzen baititu. Batzuetan hala ere, berbena puntu bat ere bilatzen ahal diogu soinuari, baina oro har, abestien puntua ona da. Biran daude egunotan; ekainaren 19tik uztailaren 15era arte Estatu espainiarrean barrena ibiliko dira.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.