entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2005

Klubb house Askoren artean

Elektronika CD
Dantza erritmoetaz ari garenean, musika elektronikoaren esparruan behintzat, techno eta house erritmoak datozkigu beti burura. Azken urteotan, musika elektronikoaren gorakadarekin, asko dira musika estilo horietan arrakasta lortu duten musikari, ekoizle eta dj-ak. Techno eta house musikaren esparrua izugarri zabala da eta azpi-estilo bakoitzarekin espezializatutako diskoetxeak sortu dira. House musikari dagokionez, musika beltzarekin lotura estuena duen adarrari deep house deitu diote adituek, base erritmiko goxoak eta abeslarien ahots soulzaleengatik ezaguna egin da. Doinu dantzagarri dotore eta goxoak, soul eta funki doinuetan oinarritutakoak. Erritmo hauek gustuko ditugunontzat, Slip N Slide diskoetxea derrigorrezko erreferentzia bihurtu da, bai kaleratzen dituzten diskoetan entzun daitekeen musikaren maila altuarengatik eta baita diskoak osatu eta aurkezteko moduarengatik ere. Musikaren izaera aldakorrak bultzatuta gauzak aldatzen ari dira eta dirudienez, erritmo goxo eta beroak alde batera utzi eta erritmo gogor eta hotzetara bueltatzen ari gara. Hori da behintzat gure ustea. Onerako? Txarrerako? Nork daki. Gustu kontua da noski. Disko bilduma honetan dantzalekuetara zuzendutako house musikaren adar goxoena izandakoaren azken joerak entzun daitezke.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.