entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2005

Is All over the map Giant Sand

Askotarikoa CD
Berriz ere lortu du Howe Gelb jaunak. Badakite zertan dabiltzan Giant Sand taldeko burua egungo konposatzaile onena dela diotenek. Talde lanean zein bakarrik (Convertino eta Burns oinarri erritmikoa osatu izan dutenak bete-betean dira Calexico taldean, beraz honek ia bakar lana dirudi) Arizonakoak ez dauka aparteko zaitasunik klasifikagaitzak gertatzen diren egundoko konposaketak idazteko. Gitarra akustikoen artean bezain ondo mugitzen da Gelb pianoa oinarri duenean (gogoratu The Listener hura) eta emozioak musikaren bitartez eragin eta mugitzeak ez dauka sekreturik beretzat, disko berri honetan behin eta berriz erakutsi bezala. Gordina, nahasia, goxoa, kaos hutsa eta zirikagarria da hasten denetik bukatzen den arte, eta berez itxura ederra duen Giant Sand-en zuzeneko set list-erako ezinbesteko zenbait pieza dakartza gainera. Ezer ez da anekdota Giant Sand-en lan berrian, ezta (Anarchistic bolshevistic cowboy bundle bitxi hori ere, Howe Gelb-en alabak berak kantatua Sex Pistols bereak egiten), Howe Gelb-en unibertsoan ezer ez baita anekdota, arretaz begiratuz gero.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.