entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Irtenbide gabeko autobideak Mahaster River

Blues CD
Aurretik Cool Panic edo Fly Shit bezalako taldeetan aurkitzen genituen Mahaster River taldeko musikariak. Formatu berezian datoz, izan ere ez dute bateriarik erabiltzen; baxuak hartzen du erritmoa markatzeko lana. Honela, bi gitarra, baxua eta ahotsak dira hauen musika gauzatzen dutenak. Tabernarako formatua. Hemen, Euskal Herrian, faltan botatzen dugu formazio hori, bere garaian Las Brujas bezalako proposamenek eskaini zigutena. Momentu alai (Ezagutzen gaittuk) zein intimistak (Akorde intimuak) aurki ditzakegu diskoan. Gero Ennio Morricone, Bo Didley edo T-Bone bezalakoen bertsioak datoz. Zaila egingo zaizu hasieran, arraroa agian, baina entzunaldiak aurrera doazen heinean gozatzen da disko hau. Eta esan dudan moduan, batez ere taberna zuloetako ke eta alkohol arteko gau basatietan gozatzeko musika egiten dute.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.