entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
I 2008

Iqharaturic, 2008 Naizroxa

Metal CD
Jaun andreok ez da erraza Naizroxa maitatzea. Kaosa bat batean ezin da irentsi belarrietatik. Baina pixkanaka Pasai Donibanekoen Iqharaturic lanak harrapatu egiten zaitu. Labirintoan sartu eta zaila da helmugara, gozamenera, iristea. Laukotearen musika behar bezala interpretatzea. Baina posible da. Eskerrak 2005ean hasi zirela. Izan ere, epe laburrean maketa bizkor bat eta disko irekiago bat atera baitituzte. Ezer baino lehen lau musikarien teknika eta eromena azpimarratu behar da. Aspaldi ez genuela Iqharaturic bezalako disko gordin bezain esperimental bat entzuten. Hauskorra, zalantzarik gabe. Orain arte gehienek aipatu dute, beraz nabarmendu behar da Mikel Laboaren parte hartzea. Denak Laboatarrak izaki, bere ahotsa aproposena da Iqharaturic mila ispiluen koba irekitzeko. Epikoa eta gudu martxa baten parekoa. Gerora gauzak konplikatzen dira. Rock hitzaren bertsio gogorrena hardcore, grind, thrash, elektronika, progresiboa eta erritmo dantzagarriekin nahasten dute. Muturrean daude Herioz Doctorea eta Otoizac Eta Dan
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.