entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2005

Intuici Las Perras del Infierno

Punk CD
Erraza da Las Perras del Infiernoren diskoa. Hau da, disko kritika batean goraipatu edo hondoratu erraz egin daitekeen horietakoa. Askorentzat berritzailea izango da erabiltzen dituzten letra eta ausardiagatik. Beste batzuentzat, arrazoi hauek taldea kritikatzeko baliagarriak izango dira. Ez da etxean lasai entzun daitezkeen disko horietako bat, eta hau ez diot punka egiten dutelako esaten. Soinua zakarra da, zikina eta hau gaur egungo punk rockean edo punk talde askotan aurkitzen ez dugun zerbait da. Lagun batek lata baten soinua gogoratzen ziola esan zidan, honela bada gaur egun punk rockean erraz aurki ditzakegun soinu perfektu eta garbien topikoetatik ihes egiten dute. Baina zenbaterainoko zikinak dira Las Perras del Infierno? Duela urte batzuk zuzenean ikusi nituenean, jendarteko batek iruzurtzat jo zuen emanaldia. Pija batzuk zirela, etab... garrasika ziharduen, haserre. Kontzertu berean beste ehun bat pertsona, horietako asko mutilak, pozik zeuden, ikuskizunarekin batik bat: neskak bata bestea miazkatzen, probokazio eta morboa alde guztietatik... Honela bada, zaila zait diskoarekiko, taldearekiko eta azken finean gaur egun punkak talde batzuetan erakusten duen norabideari buruz erabaki edo idei bat gauzatzea honelako talde batekin aurkitzen naizenean. Baina hauek beste kontu batzuk dira. Diskoan abesti azkarrak, kantatu baino garrasi egiten dituzten letra probokatiboak (gehienak sexualak) eta Ramones edo The Stooges taldeen garai zikinenetako soinua aurkituko duzu. Eztabaida zabalik da... zuk erabaki busti nahi duzun ala ez.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.