entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2006

In Space The Nearthentals

Surf CD
Dibertigarriak eta atseginak, modaz gaindiko musika egiten dute The Nearthentals hauek. Haitzuloetako garaje eta rock&rollaren erregeak dira Munsterrekoek helarazi diguten promo orriak dioenez, eta tira, bat gatoz promo orriarekin. Laugarren diskoa dute In Space hau eta bertan surf instrumentalak, rock&roll primitiboak eta twist dantzagarriak aurkituko ditugu, beti ere gustuarekin belarrietaraino helarazten dizkigutenak. Guztira hamabost kantu dira, tartean John Lennon-en Across de Universe, David Bowieren Space Oddity eta Louis Primaren Beep Beep kantuen berrirakurketa bere-berezkoak dakarzkigutela. Eddie Angel (Los Straitjackets) eta enparauek espazioan barrena eurekin bidaiatzeko egin gonbiteari ezetz esan behar diezu?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.