entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2007

In Rainbows Radiohead

Pop CD
Radiohead-ek denbora anitz behar izan du Bush-en politikaren kritika zorrotza egiten zuen Hail to the Thief diskoaren jarraipena asmatzeko. Itxaronaldiak OK Computer (1997) eta Kid A (2000) lanen artekoa gogorazten du. Garai hartan ere, taldeak lan asko egin zuen estudioetan, inspirazioa berraurkitzeko, soinu berrien atxemateko eta beste era batera konposatzeko. Hori da In Rainbows-en entzunaldiak ematen digun sentsazioa, nahiz kantu batzuk aspaldian idatziak izan diren eta zale sutsuenek ongi ezagutzen dituzten, hori bai, disko honen soinuaren dotoreziarekin zerikusi gutxi duten zuzeneko bertsioetan.
Izan ere, diskoa aski modu eraginkorrez zabaltzen duten lehen bi abestien ondotik, jarraipena oso dotorea da, lasaitasun paregabe bat islatuz. Bertzalde, Thom Yorke txikiaren hitzak inoiz baino ederragoak dira, bere lumak egunerokotasun hauskor bat agerian uzten duelarik.
In Rainbows honek gure gizartearen ikuspegi etsitua aurkezten digu bai, baina mundua aldatzeko gogo biziarekin. Radiohead sekula gustuko izan ez dutenek erranen dute beste behin ere, nerabe eta ikasle batzuen taldea baino ez dela. Bertzeek, aldiz, ulertuko dute denak gorantz eramaten gaituen taldea dela, bere publikotik hasita.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.