entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2005

I Antony and The Johnsons

Pop CD
Azkenaldian lore gehien jasotzen ari den talde honen baitan gauza asko dira bat egiten dutenak, baina derrigor azpimarratzekoa bakarra da, Antony beraren ahotsa. Bel Canto moduko gailurretarako egokia akaso, bere lirikotasuna soul doinuei dedikatzen die taldeko buru eta irudia den gizonak, New Yorkeko abangoardiako perfomance saioak alde batera utzita bete-betean musikan finkatu nahi izan duena bere lana. Gainontzeko faktoreak, The Smiths eskolako afektazioa, hizpide dituen heriotzari buruzko gogoeta ilunak, proposamen estetikoa, Boy George eta Rufus Wainwright-en parte hartzeak, dena, diskoko protagonista handi eta bakarra den tremolo horren menpean dago, Nina Simone berarenarekin alderatua dagoeneko. Ikustear dago Joe Cocker jaunaren 80ko vintage kontserbatzaileak Antony & The Johnsons troupearen cabaret proposamenarekin nola uztartzen den Donostiako Heineken Jazzaldian, hori izango baita Roy Orbison eta John Watersen Divine haren erdibideko artista gurean lehen aldiz ikusteko aukera.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.