entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2008

Ilun Soilik

Metal CD
Izenburuak eta azaleko nahiz liburuxkako irudiek ederki adierazten dute mamia. Giro ilunak eta itogarriak, eta ukitu epikoak eta gotikoak sumatzen ahal dira doinuetan. Tristura, ezkortasuna eta munduaren gainbehera, hitzetan, nahiz eta itxaropen izpiren bat egon litekeela ikusten ahal den (maitasuna, ametsak, natura). Metal eta rock doinu indartsuak eta denbora erdiko erritmoak jotzen dituzte. Gitarra eta ahotsa dira gidariak, eta teklatuek ondo janzten dituzte kantuak. Gitarraren marrazkiak, pianoaren notak, eta auhen eta aiene gisako xuxurlak ere nabarmentzen dira kantuetan. Lan sendoa osatu du Soilik taldeak, hasteko. Ilun baita bere lehen diskoa. Taldea Bilbokoa da, eta 2004an sortu zen.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.