entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2006

I Got You Jungle Brothers

Rap CD
Musika munduan ere gauzak izugarrizko abiaduran aldatzen dira. Azkarregi agian. Orain gaurkotasuna duena zaharkituta geratzen da berehala. Rap musikaren mundu konplexuan abiadura zorabiatzeko modukoa da. Egunero kaleratzen dira diskoak eta musika industriak izen berriak aipatzen ditu egunero. Gutxi dira, ordea, denboran irauten dutenak eta gutxiago oraindik, ia musika estilo hau sortu zenetik, gaur egun arte "bizirik" mantendu direnak. Eta zer esan duintasunez mantendu direnak. Horiek eskuko behatzekin zenbatu daitezke. Beno ba, Jungle Brothers bikotea da, gure ustez, denboraren erasoari hobekien aurre egin dioten talde gutxi horietakoa. 80. hamarkada urrun horretan rap munduan hasi zirenetik desberdinak zirela erakutsi dute eta urte guzti hauetan, burua tente, duintasunez mantendu dira eta musikalki, garai berrietara egokitzen jakin dute. Disko berri honetan, ohiko topikoei eutsi gabe, rap fresko eta bizia lortu dute, funk eta elektro doinuekin lagunduta. Ez dute ezer berririk asmatu, baina aipatu osagaiekin disko erakargarria osatu dute, indartsua eta dantzagarria. Urte askotarako.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.