entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Alberto Bocos 2004

Hypothermia Evirus69

Metal CD
Evirus69 Bilbon jaiotzen da 1998an Iosu, Gontzal, David eta Unai musikariek egindako lanaren ondorioz. Inguruko metal eszenarekiko desberdinak diren konposizioak eta ideiak bilatzen dituzte. 1999an lehen sei abestiak egiten dituzte eta 2000ko iraila eta azaroa bitartean Evirus69-k estreinako diskoa (autoekoizpena) grabatu eta argitaratzen du Plague izenburupean. Horretarako Xanperen (Pi-LT) laguntza jasotzen dute. Orduz geroztik, Xanpek ez dio taldearekin kolaboratzeari inoiz utziko. Milurteko berrian sartzearekin batera, Gonzalok Gontzal ordezkatuko du baterian eta ondoren Borjak Unai ordezkatuko du ahotsetan. 2004ko maiatzean bederatzi kantu argitaratzen dituzte, soinu astun eta egitura konplexukoak. Melodia grisez eta sentimenduz beteriko konposizioak dira. Beren abestietan, bataz beste ia bost minutuko iraupena dutenak, gitarra metalzaleak igar daitezke erdi-denboretan eta ahots pirueta oso Emoak, Sense Field edo Shades Apart taldeen gisakoak. Letrak (gaztelaniaz) ez dira asimilatzeko errazak eta poesia, tristura, odola, otoitzak, lasaitasuna eta heriotza ezkutatzen dituzte. Intentsitatea eta emozioen maitaleentzako.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.