entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2016-05-30

Hurrengoan bai Putoamoakmatematiketan (PAM)

Pop, Punk, Rock
Diskoaren azala. Diskoaren azala.
PAM, Dantzut taldearen errautsetatik sortu zen, eta Dantzut Julio Kagetarenetik. Hortaz, beteranoak ditugu matematiketan "putoamoak" diren musikari hauek. Gazteenentzako bi zifra: Julio Kagetak 1983 urte inguruan sortu zen eta PAMek 15 urte dauzka jada. Egin kontu.
Duela hilabete batzuk, seigarren diskoa argitaratu zuten: Hurrengoan bai. Hamaika kantu berriz osatua dago, PAMen bereizgarri diren ohiko elementuak dituztenak.

Hala ere, eta taldekideek dioten moduan, askatasunez jokatu dute disko hau konposatzerako eta hezurmamitzeko tenorean. 80. eta 90. hamarkadetako soinu-ohial sendoa oinarri, norabide askotako rocka aurkituko du entzuleak: pop, new wave, indie, punk rocka... Ilunetik argira joateko gaitasuna dute. Leuntasunetik zaplastekora. Eta horrek diskoari halako bizitasuna ematen dio.
Pixies taldetik Jotakieraino, berezko nortasuna duen soinu bidaia proposatzen digu PAMek.
Ah! Eta eskertzekoa da diskoa ozen entzuteko CD-jogailuaren bolumena igo behar izatea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.