entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2008

Huellas Zulu 9.30

Fusioa CD
90. hamarkada erdi amaieran, modan jarri zen mestizaia musikala. Hamar urte lehenago Mano Negra bezalako taldeek hasitako bideak arrakasta komertziala lortu zuen orduan. Erritmo beroen garaia zen eta estilo desberdinen mugak apurtzeko joera zegoen, haize freskoa eta aberastasuna ekarriaz musika munduari. Amparanoia, Color Humano, Sargento Garcia, Dusminguet, Macaco, etab. Asko izan ziren sortutako taldeak eta horietako gutxi batzuk, bidean jarraitzen dute oraindik ere. Bartzelona hiria, baratza aproposa izan zen antzeko taldeen sorreran. Kultura desberdinen bidegurutzea da eta modu naturalean (gehienak) sortu ziren taldeak Rabal bezalako auzoetan. Zulu 9.30 taldea ere bertan sortutako taldea da. Aurrez aipatutako taldeen bideari jarraituz, Afro latin reggae deitzen dutena egiten dute; hau da, erritmo afrikarrak, latinoak eta jamaikarren arteko porrusalda (salsa, son, reggae, rap, rock, rumba, etab). Erritmo goxoak, beroak eta dantzagarriak, mezu baikor eta aldarrikapenekin lagunduta. 2005. urtean lehen diskoa kaleratu zuten (Conecta o Revienta) eta oraingoan Huellas izeneko honekin datoz.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.