entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Hostal Pimodan Lory Meyers

Pop CD
Aurretik Viaje de estudios lehen diskoa kaleratu ostean, bigarrena dakarte orain: Hostal Pimodan. Granadakoak izanagatik, Los Planetas bezalakoen soinutik aldentzea lortu dute Lori Meyers taldeko kideek, ez da gutxi. Disko landua da hau, Pernice Brothers taldeko Thom Monahamek ekoiztu duena. Lehen entzunaldietan belarria adi jartzen dizun horietakoa da. Entzun! aldizkaria New Musical Express balitz taldeak eta diskoetxeak diskoa kaleratu bezain laster izan dituzten arazoei buruz mintzatuko ginateke. Baina nahiago dugu arreta musikan jarri eta gozatzea. Doinu eta kantu xamurrak, ia apurtzen diren horietakoak dira hemengoak. Popa rockaren gainetik, askotan 60. hamarkadako kutsua erakusten dutenak. Letrak maitasun istorioei buruzkoak eta eguzki izpiekin bidaiatzekoak dira. Asko hazi da talde hau eta benetan dotorea den lana kaleratu dute. Gertutik jarraitu beharreko taldea, askorentzat estatuko pop rock talde hoberena.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.