entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2004

Home Made Jon Urrutia

Jazz CD
Gaztelupeko Hotsak-ek bere Errabal azpizigiluaren bidez Euskal Herrian jazza egiten duten musikari apurren grabaketak ekoizten jarraitzen du. Berriki kaleratu duen diskoa Jon Urrutia piano-jole bilbotar gaztearen hauxe dugu. Home Made lana, estreinako diskoetan gertatzen ohi denez, jazz eklektikoaren bidetik doa, eragin desberdineko estiloak tartekatuz. Baina, egia da, CDak baduela jazz latinoaren ildoan kokatu daitekeen soinu orokorra, perkusioaren erabilera erritmikoak erakusten duenez, esaterako, diskoaren hasierako Rhythm Medley edo aurreragoko Entre tangos y cha-cha-cha kantetako kubatar erako kongetan edo, bossa nova kutsuko Sous sleur d/epine abestian. Oro har, Urrutiak instrumentu guztien soinua indartzen du, bere piano soloak tartekatuz, baina gehiegizko presentzia nabaririk gabe.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.