entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2006

Higakorra Arean

Rock CD
Ezinbestez, Arean taldearen bigarren diskoak lehenengora garamatza. Bata eta bestea bateragarriak direlako, lehenengoaren segida baino, luzapena bezala uler daitekeelako bigarrena (musikarien barkamenarekin). To, halere, ez dira berdinak. Urte berean argitaratuak, lehen diskoarekin hartu genuen atsegina berretsi du azkenekoak, are gehiago, indartu du, lehenengoaren ideiak gorpuztu. Higakorra (Bonberenean Karlos Osinagarekin grabatu zutena) gihartsuagoa, zaratatsuagoa da, baina biak hala biak konposizio bikainak gordetzen dituzte. Rockak intentsitatea eta askatasuna bilatzen duen eremuetan aurkituko dugu Arean. Zerk egiten zaitu hain bitxi? edota Galdera ikurra alderantziz bezalako abesti puskak egiteko kapaz den hiruko klasikoa da. Soinu eztandak, zakartasuna, samurtasuna... dena kabitzen da talde honen barruan.
Hain zuzen ere, Galdera ikurra alderantziz kantuaren bideoklipa jarri dute ikusgai lan honetan.
Arean, deskubritu beharreko taldea oraindik plazera izan ez baduzu, edo hobe, aldarrikatu beharrekoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.