entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Etxeberria 2006

Gulag Orkestar Beirut

Pop CD
Txiste bat izango balitz bezala hasiko dugu gure kritika: imajina ezazu badoazela hegazkin batean Stephin Merritt (Magnetic Fields), Rufus Wainwright, Belle and Sebastianeko abeslaria den Stuart Murdoch eta Matt Elliot. Bat batean, Lost telesailean gertatzen den bezala, abioiak behera egiten du, eta erortzen den hondartzan Emir Kusturikaren filmetan agertzen den ijito musika taldea dago. Nolakoa izango litzateke han egingo zen musika? Erantzuna Beirut du izena, eta Ipar Amerikatik dator. 19 urteko mutikoa den Zack Condon (a ze abizena!) da talde honen sortzailea. Eta joan den udaran Gulag orkestar izenpean plazaratu zituen abestiak ez dira txantxetan hartzekoak. Betiko pop tankerak, Rufus eta beste Crooner-en ispiluan begiratuta eta Balkan aldean aurkitu dezakezun musika tresnekin grabatuta. Aurtengo ustekabe zirraragarriena.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.