entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-Tsak 2003

Go outside and play Wax Beat

Elektronika CD
Madrildik Wax Beat-en bigarren diskoa dator. Sotoko elektronikaren baitan taldekideek (Juan Belda, Patricia Cruz eta Juan Gomez) duten eskarmentuak bermea ematen dio lan honi, hamarkada luze bat daramatelako elkarrekin musikaren munduan. Go outside and play diskoak crossover meditatua dakar, non elkar lotzen diren erritmoak entzuten ahal diren jazz, pop eta rock dosiekin (flamenkoarekin ere inoiz) beztituta. Kolore eta zapore nahasketa honek ordea, batzuetan inora ez doalako sentsazioa ematen du, sigi-saga egiten duela aitzinera gitarra urratu eta psikodelikoak baliatuta, soul eta jazzean pausatutako ahotsekin uztarturik.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.