entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza/Gizon Plastikoa 2004

Fjord Fjord

Rock CD
Segituan ohartzen gara, lehen entzunaldian jada, Fjorden debuta ez dela hasberri batzuen lehen lan horietako bat. Taula asko dago honen guztiaren atzean. Talde berri hau nortzuk sortu duten ikusi baino ez dugu egin behar: Keuk eta Mikelek (Etsaiak), Juanek (Ekon) eta Ibanek (Su Ta Gar). Bi lerro nagusitan banatu genezake diskoa. Bata rockero eta zuzenagoa, bestea konplexu eta sakonagoa (bigarren honetan erosoago sentizen direla iruditu zaigu). Parekotasun batzuk bilatzen hasita (kontuz gero, aurkitzekotan abesti ezberdinetan edota nabarduretan aurkitu ditugulako eta ez disko osoan zehar), horiek Incubus, Danzig, Red Hot Chilli Peppers, Kuraia eta Metallica bezalako taldeak lirateke. Bien bitartean, ahots indartsu eta eraginkor batek multzoari indarra ematen dio, melodia txukun eta konposizioak (oro har nahiko onak) borobilduz. Diskoa Katarain estudioan grabatua izan da Jonan Ordorika eta Angel Katarain teknikarien eskutik, ekoizpenean Jimmi laguntzaile izan dutelarik. Debut indartsua, zer esanik emango duena.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.