entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Igor Susaeta 2007

FastFatum FastFatum (Igor Calzada)

Pop CD
Igor Calzadak eta Harkaitz Canok elkarlanean sortutako lana da Fastfatum deritzona. Aurrenekoaren etxean grabatutakoa (nabaritzen da, eta onerako, gainera), estilo nahasketa aberatsa da ondu dutena. Batetik eta bestetik gogoko duena hartu, eta egoki erabili. Horixe egin du. Calzadak berak jo ditu, gainera, instrumentu guztiak: gitarrak, baxua, pianoa, teklatuak, bateria, programazioak eta sanplerrak. Kolore anitzeko melodiak sortu, ahots iradokitzailea gehitu eta kutsu elektroakustikoa duten 13 abesti sortu ditu. Itoizen kutsua nabaria da abesti batzuetan, baina beste hainbatena ere. Izan ere, eta esan bezala, iturri askotatik edan du, eta horrexek egiten du, hein handi batean, interesgarria diskoa. Eta ezin ahaztu Irlandarekiko eta Islandiarekiko sentitzen duen miresmena. Irlandarrek musika sentitzeko modua gustatzen zaio batetik; eta Islandiak, bere osotasunean, liluratuta utzi zuen Calzada, bestetik. Hori ere ederki igartzen da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.