entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2005

Fall Heads Roll The Fall

Punk CD
Manchester aldean 70. hamarkadaren amaieran sortutako The Fall bueltan datoz disko berriarekin. Disko berria bai, baina soinuari dagokionez betikoan dihardu, topikoekin apurtuaz alegia. Kultuzko taldea bilakatuta askorentzat, Mark E Smithen abesteko moduak berean dirau: apurtua eta nazkatua, baina horren dotore eta erakargarria aldi berean. Zerbeza batzuk edaten zauden bitartean entzuteko diskoa duzu hemen, soinu zikinak gustuko badituzu behintzat. Talde askok musikaren munduan horrenbeste denboran arituta mantendu ezin duten arimarekin datorrena. Beste askok sinatu nahi izango zutena. The Fall amildegitik itzulera gabe erortzen diren taldeetatik salbatzen den banda horietako bat da. Ez, ez da batere erraza horrelako ibilbide luzean horrelako izaera propioa mantentzea, gaur egun post-punkak bizi duen birziklapen oxidatuari aire berria ematen diona. Edo punk izaerari behintzat. Hamalau kanta formatu ezberdinean eskainiak. Modu jostagarrian datorren Ride away, kutsakorra bilakatzen den What about as?. The Movesen I can hear the grass grow abestiaren bertsio azidoa. Bo demmick sendoa, Youwanner edo Clap hands biziak eta Early days of chanell F
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.